‘Mujeres de la luna’ proiektuarako crowdfunding-a prest

0
831

Mujeres de la Lunasetik, Guatemalako Santa Cruz la Lagunan bizi diren emakume-talde bati formakuntza programa bat finantzatzeko crowdfunding bat atera dute: “Programa horretan, emakumeek ideiak partekatzeko eta haien burua prestatzeko gune seguru bat izango dute. Badira urte batzuk Guatemalara joan ginela eta emakumeen komunitate honek lanerako aukerarik ez zutela ikusi genuen. Baina familia ugariak direnez, janari zein ikasketen gastuei aurre egiteko zailtasunak dituzte, hori dela eta, proiektu honi ekitea erabaki genuen horiei balioa emateko. Gure helburua , eskaintzen ditugun esperientzia zein produktuen bidez proiektu hau jasangarria izatea da. Baina ordura arte, programaren kostuak estaltzeko, zure laguntza behar dugu! Hainbat produktu diseinatu ditugu eta zuen gustukoak izatea espero dugu. Guztion laguntza ezinbestekoa da guzti hau posible izateko, ESKERRIK ASKO!”  http://kck.st/2WH7KOp

Landa-eremuetako emakumeek lanean abusua eta diskriminazioa jasaten dituzte. Nazioartean, emakumeen % 61ek baino ez du lan bat, eta % 35 lan fisiko gogorrei eta nekazaritzari dagokie.

Guatemala biztanleriaren % 51,5 emakumeak diren herrialdea da, eta matxismoa, arrazakeria eta diskriminazio maila eskualdeko altuenetako bat da. Herri honetan, orain arte, emakume izatea eta, are gehiago, landa-eremuko emakume izatea, besteak beste, mespretxua, diskriminazioa, pobrezia eta analfabetismoa dakarren zama da. Familia, komunitatea eta, oro har, gizartea, egunez egun, eta emakumez emakume, errealitate krudel horrekin bizi eta bizi dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen