Mugimendu feministek bat egin dute urterrilaren 30erako deitu den grebarekin

0
340
M8 PLATAFORMA

Urtarrilaren 15ean, 18:30etan, Kulturateko sarreran izango den prentsaurreko irekian izango dira, eta urtarrilaren 18an, goizetik eguerdira arte Arrasaten, auzoz auzo, ibilbide feminista egingo dute.

Testua eta kartela: Arrasateko M8 plataforma.

Arrasateko mugimendu feministok, indarkeria , parekidetasun eza, zaintza lanen prekarietate eta inbisibilizazioa, sexualitate eredu hegemonikoa, lanen sexuaren araberako 

banaketa, kontsumo eredua, familia patriarkala, jakintzen hierarkizazioa, arrazakeria, edertasun kanona eta zapalkuntza guztiak salatu nahi ditugu, bizitza erdigunean jartzeko ezinbesteko beharra aldarrikatu, alegia. 

Hori guztiagatik, urtarrilaren 30erako deitu den Greba Orokorrarekin bat egingo dugu. Zuk ere zure aletxoa jar dezakezu, egin bat gurekin urtarrilaren 15ean, 18:30etan, Kulturateko sarreran izango den prentsaurreko irekian eta urtarrilaren 18an, goizetik eguerdira arte Arrasaten, auzoz auzo, egingo dugun ibilbide feminista girotuan: Biteri plazan 11:00etan kedada, Musakolan hasi, Santamaiña, Gelma, Biteri Plaza, San Andres, Arimazubi, Munar, Seber Altube plaza eta Herriko plazan amaituz.

Zer aldarrikatu badugulako eta planto egiteko zaku bete arrazoi badugulako, bat egizu gurekin!! Elkarrekin geraezinak garelako, elkarrekin ekin diezaiogun borrokari!!!

GREBA OROKORRA FEMINISTA IZANGO DA!!!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen