Mugikortasun iraunkorra mahai gainean Garaia Parke Teknologikoan

0
302

Garaia Parke Teknologikoan ibilgailu elektrikoen eta karga puntuen inguruan jakin beharrekoak azaldu dira Debagoieneko Mankomunitateak antolatutako ekitaldian.

Hitzaldi informatibo honetan Mónica Díaz-ek (Energiaren Euskal Erakundea), Xabier Lizaur-ek (Ekitermik) eta Idurre Albizu-k (GARAIA Parke Teknologikoa) ezagutza baliogarriak elkarbanatu dituzte gerturatu diren entzuleei efizientzia energetikoaren, karga teknologien, eska daitezkeen diru laguntzen eta norbanako zein enpresen karga puntuen instalazio ezberdinen inguruan.

Bukatzeko, bertaratutakoek GARAIA Parke Teknologikoak webgunean eskuragarri duen “Partekatu kotxea” doako webapp-a ezagutzeko eta horren erabilpenaren berri izateko aukera izan dute. Jardunaldia bere ikuspegi praktikoagatik eta mugikortasun iraunkorrean interesa duten bertaratuen parte-hartze aktiboagatik nabarmendu da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen