Testua: Arrasateko Udala. Argazkia: Psicologia-online.
‘Mugikorren, sare-sozialen eta bideo-jokoen erabilera: non jarri behar dugu arreta?’ hitzaldia antolatu du Arrasateko Udaleko Prebentzio Zerbitzuak datorren otsailaren 23rako. Kulturaten izango da, Jokin Zaitegi gelan, arratsaldeko 17:30ean.
12- 18 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta eta Jone Zalduegi adituak gidatuko du. Beharrezkoa da aurrez izena ematea 943 25 20 07 telefonora deituta edota www.arrasate.eus/izen-ematea estekan. Azken eguna: otsailak 18.
Besteak beste, aztertuko da zein den nerabezaroan mugikorraren erabilera, bideojokoek duten eragina jarrera eta harremanetan, sare-sozialak espazio digitalean: nola, zertarako eta jokabide emozionalen jatorriak, nerabeen erreferenteak identifikatzeko irizpideak, edota pornografia, afektibitatea eta komunikazioa espazio digitaletan.