Ertzaintzak azaldu duenez ibilgailu bat errepidetik irten zen atzo arratsaldean 16:50 aldera, Mugarrietako biribilaren inguruan.
Ibilgailua ezponda txiki batetik erori zen eta zuhaitz baten kontra jo zuen, goitik behera botaz. Bertan ere dorre elektriko bat zegoen.
Ezbeharraren ondorioz pertsona bat zauritu zen eta Ospitalera eraman behar izan zuten. Ibilgailua 18:20 aldera erretiratu zuten bertatik.
Bertan jardun zuen Iberdrolako talde teknikoak azaldu zuenez istripuak dorre elektrikoari “kalterik ez” zion eragin.




