Mugarri Ingouk, zenbait bajarekin, Aloña-mendiri aurre egin dio (22-24)

0
449

Arrasateko taldea markagailuan aurretik iritsi da atsedenera (13-12), eta azkenean partidua galdu duen arren, Patxi Garcia entrenatzaileak baloratu du “mutilek partidu bikaina jokatu dutela. Horrela jarraitu behar dugu”.

Argazkia: MB artxiboa.

Patxi Garciaren taldea aurkari oso gogorra izan du gaur derbian, Aloña-mendi Fagor Industrial, sailkepeneko bigarrena.

Gainera etxeko taldeak hainbat baja izan ditu, eta talde oso gaztea kantxaratu du, “baina lan oso serioa egiten dabiltza”, baloratu du entrenatzaileak.

Hortaz gain, lehen minutuetan Mugarri Ingou nagusi izan da markagailuan (5 eta 4) baina Oñatiko taldeak lortu du lehia berdintzea, zazpina.

Azpimarratzekoa da ere Hodei Letona Erretolazak 10 gol sartu dituela, eta etxeko taldeak markagailuan aurretik heldu da (13 eta 12) aldageletarako bidean.

Patxi Garcia entrenatzaileak azaldu du “oso konformista izan ezean, argi dago alor guztietan hobetu behar dugula, bai defentsan, defentsan izandako desajusteak esaterako”.

“Kontuan hartu behar da postu gakoetako jokalarien erdia oso gazteak direla. Euren adineko mailaren eta maila honen arteko aldea itzela da”.

Bigarren zatian, baina, Aloña-mendi aurretik jartzea lortu du (18 eta 20). “Eskarmentu handiagoa behar dugu, eta erasoetan hainbat baloi erraz galdu ditugu. Gainera, guri kanporaketek min handia egin digute”.

Datorren jardunaldian Galdakoaren aurka jokatuko du gure taldeak. “Nik aurten diot liga urtarrilean hasiko dela, aurtengo lehiaketa sistema dela. Horregatik, esaten dut gu oraindik ‘denboraldi-aurrea’ egiten ari garela”.

Ildo horretan, “oraingoz behintzat, urtarrilera arte, ez dago ia ezer jokoan. Urtarrilean bigarren fasea hasiko da, eta fase horretan mailari eusten ahalegindu beharko gara”.

Gaurko norgehiagokara itzulita, “mutilak zoriondu gura ditut, partidu bikaina jokatu dutelako, horrela jarraitu behar dugu”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen