Mugarri Ingouk Muttarperi irabazi dio Musakolan (33-17)

0
238

Gaur eguerdian Mugarri Ingou Arrasate eta Muttarpe taldeen arteko partidua jokatu da Musakola kiroldegian. Normalean Arrasateko taldeak Iturripe kiroldegian jokatzen duen arren, gaur Musakolan jokatu behar izan du First Lego League Euskadiren ospakizunaren ondorioz.

Mugarri Ingouk 33-17 irabazi dio Muttarperi. Arrasateko taldea Muttarpe baino gehiago izan da defentsan eta erasoan. Atsedenaldian Mugarri Ingouk 9 goleko aldea atera dio Lezoko taldeari. Partiduko golegile nagusia Jurgi Iraola izan da 7 golekin eta bigarrena Hodei Letona 5 golekin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen