Asteburu honetan Kanpanzar Arrasate errugbi taldeak irekiko du kirol jardunaldia. Sarrailagileek Durangora bidaiatuko dute arratsaldeko 16:30etan Arripausueta zelaian etxeko taldearen aurka jokatzeko. Bestalde, Arrasate/OREko neskek atseden hartuko dute asteburu honetan.
Eskubaloiari dagokionez, Mugarri-Ingouk Loiolako Deustuko Unibertsitatea hartuko du etxean. Partida arratsaldeko 18:00etan jokatuko da Iturripeko kiroldegian.
Igandean, Mondrak ere etxean jokatuko du derbia Aloña Mendiren aurka. Partida Mojategin jokatuko da arratsaldeko 16:30etan. Bestalde, Leintz Arizmendi taldeko neskek Hernanira bidaiatuko dute, eta bertako taldearen aurka jokatuko dute arratsaldeko 16:00etan Zubipeko futbol zelaian.
Areto futboleko Mondratek etxetik kanpo jokatuko du igande honetan. Oraingoan, Antiguokoren aurka jokatuko du arratsaldeko 16:30ean Donostiako Pio Baroja kiroldegian.
Amaitzeko, saskibaloiari dagokionez, emakumezkoen Mondragon Unibertsitatea berriro ariko da Iturripen igande honetan. Aurrean Toju izango dute eta partida arratsaldeko 18:00etan hasiko da. Ordu berean, EBA ligako Mondragon Unibertsitateak Burgosen jokatuko Nissan Grupo Santiagoren aurka El Plantio kiroldegian.