Mugarri-Ingouk garaipen garrantzitsua lortu du Urdaibai Isabelen aurka

0
359

Mugarri-Ingouk garaipen garrantzitsua lortu du gaur goizean Iturripen, Euskal Ligan jarraitzeko bidean. Jaitsiera fasea jokatzen ari den Patxi Garciaren taldeak Urdaibai Isabel izan du aurkari.

Mugarri-Ingouk Urdaibai Isabel taldea menderatu du partidako hasieratik. Partidako lehen minututik markagailuan aurretik mantendu da, eta atsedenaldira 7 goleko aldearekin joan dira. Patxi Garciaren mutilek, partidaren garrantziaz jabetuta, lan bikaina egin dute. Ondorioz, garaipena lortu dute 35-26 emaitzarekin. Partidako golegile nagusia Hodei Letona izan da 7 golekin.

Mugarri-Ingou azkenbigarrena da jaitsiera-fasearen amaierarako partida baten faltan, Arrate Eibarren aurka jokatuko duena datorren asteburuan. Zalantzarik gabe, partida zaila izango da, Eibarko taldea sailkapeneko liderra baita.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen