Mugarri-Ingou ez da gai izan Usurbilen aurka jokatu duen partiduan bere afizioa aurrean irabazteko. Talde bisitariak hiru goleko aldea izan du berehala markagailuan, baina Patxi Garciaren taldeak egindako lan bikainari esker, markagailuan gol bat azpitik joan dira atsedenaldira (9-10).
Bigarren zatian, Arrasateko mutilek amore eman ez duten arren, ez dute Usurbil mendean hartzea lortu. Azkenean partidua 19-25eko emaitzarekin bukatu da. Datorren astean Mugarri-Ingouk derbia jokatuko du Aloña Mendi taldearen aurka Oñatin.
Hasiera Kirolak ARRASATE ESKUBALOI TALDEA Mugarri-Ingouk ezin izan du gaur Usurbilen aurka etxean irabazi