Eskubaloiko Euskal Ligan izan den Inauterietako etenaldia aprobetxatuz, Mugarri-Ingouk atzeratutako partida jokatu du Limpiresol Corazonistas taldearen aurka. Partida hau bertan behera geratu zen Gasteizko taldean Covid kasu batzuk antzeman zirelako.
Partida atzo arratsaldean jokatu zen Iturripeko kiroldegian. Limpiresol Corazonistak bere jokoa ezarri zuen partidaren hasieratik, eta Patxi Garciaren taldeak amore eman ez bazuen ere, ezin izan zuten garaipena lortu. Partida 17-29 emaitzarekin amaitu zen.
Atzoko partidan Mikel Murillo eta Jurgi Iraola izan ziren golegile nagusiak Mugarri-Ingou taldean 5 golekin. Bingen Beraiz Corazonistas taldeko jokalaria izan zen partidako golegile nagusia 6 golekin.
Mugarri-Ingouk hurrengo partida martxoaren 6ko asteburuan jokatuko du Iturripen. Aurrean Usurbil KE izango du.
Hasiera Kirolak ARRASATE ESKUBALOI TALDEA Mugarri-Ingouk ezin izan du garaipena eskuratu Corazonisten aurka