Areto futboleko Mondratek irekiko du kirol jardunaldia. Julen Otxandianoren taldea Pasai Donibanera joango da larunbat honetan Afatxo Pesc Ferreresen aurka jokatzeko. Etxean jokatu dituzten bi partiduak irabazi ondoren, Mondraten etxetik kanpoko lehen garaipena lortzen saiatuko da larunbatean arratsaldeko 16:00etan Pasai Donibane kiroldegian.
Mugarri-Ingou eskubaloia izango da larunbat honetan 2021-22 denboraldia estreinatuko duena, aurreko asteburuan Deusto Loiolaren aurka jokatu behar zuen partidua atzeratu ondoren. Arrasateko taldeak Ereintza Beisser hartuko du larunbat honetan arratsaldeko 17:00etan Iturripeko kiroldegian.
Saskibaloiari dagokionez, Mondragon Unibertsitateko EBA ligako mutilek Fadura kiroldegian jokatuko dute asteburu honetan arratsaldeko 20:20etan Getxo SBTren aurka. Easoren aurka etxean jokatutako lehen partidua galdu ondoren, Eneko Mataren mutilek bi garaipen jarraian lortu dituzte. Bestalde, emakumezkoen Mondragon Unibertsitateak bere lehen partidua jokatuko du etxean bigarren nazio mailan, Antigua Luberriren aurka, igandean, arratsaldeko 16:15ean Iturripe kiroldegian. Iñaki Ogararen neskek garaipen biribila lortu zuten Paules Galtzagorriren aurka.
Amaitzeko, futbolari dagokionez, Mondrak Hernaniren aurka jokatuko du Zubipeko futbol-zelaian igandean arratsaldeko 17:00etan. Hiru berdinketa jarraian lortu ondoren Cristian Leviren taldeak lehen garaipena lortu zuen aurreko asteburuan Oiartzunen aurka. Bestalde, Leintz Arizmendiko neskek atseden hartuko dute asteburu honetan.
Hasiera Kirolak ARIZMENDI K.E. Mugarri-Ingouk eta emakumezkoen Mondragon Unibertsitateak etxean jokatuko dute asteburu honetan