Mugarri Ingouk borrokatu duen arren Hondarribia Bidasoa nagusitu da

0
224

Ane Herreroren taldeak azken 3 partiduak irabaziak zituen, baina gaur arerioarengandik hurbil (20-22) izan arren, ezin irabazi. Datorren jardunaldian Munttarperen aurka jokatuko du.

Arrasateko taldea bigarren zatian atzetik izan da, eta 20-23koarekin hutsartea eskatu behar izan du. Taldeak borrokatu borrokatu du, baina Done Pedrok aldeari eusten jakin izan du.

Azken emaitza 23-27koa izan da, eta tamalez 3 garaipenen bolada ona eten da, baina Mugarri Ingou sailkapeneko 4. postuan da.

Datorren jardunaldian Lezon jokatuko du Munttarperen kontra, sailkapenearen behealdean dagoena. Aupa Arrasate Eskubaloi!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen