Mugarri-Ingou eta Arrasate/Eibar lehiaketa ofizialera itzuliko dira larunbatean

0
213

Talde guztiek Arrasatetik urrun jokatuko dute asteburu honetan, emakumezkoen Mondragon Unibertsitateak izan ezik.

Talde gutxi falta dira denboraldi honetan estreinatzeko. Mugarri-Ingou eskubaloi taldeak larunbatean jokatuko du Aritzbatalde Tabernaren aurka. Arrasatearrek Gipuzkoako 1. mailan jokatuko dute aurten, eta lehen partidua larunbatean jokatuko dute, arratsaldeko 16:00etan, Zarauzko Lizardi kiroldegian.

Bestalde, Arrasate/Eibar errugbi taldeak Iruñean jokatuko du ligako lehen partidua. Aurrean La Unica taldea izango dute Arrasateko eta Eibarreko nesken konbinatua. Partidua arratsaldeko 16:00etan hasiko da eta NUPren zelaian jokatuko da.

Futbolari dagokionez, Leintz Arizmendik Urola izango du aurkari larunbatean goizeko 11:45ean. Partidua Zumarragako Argixao futbol zelaian jokatuko da. Bestalde, Mondrak Eibarrera bidaiatuko du, eta bertako taldearen aurka jokatuko du arratsaldeko 17:45ean Umbe futbol zelaian.

Larunbat honetan etxetik urrun jokatuko duen Arrasateko beste talde bat areto futboleko Mondrate izango da. Denboraldiko bigarren partidua jokatuko du, etxean garaipen batekin estreinatu ondoren, Tolosalaren aurka. Partidua arratsaldeko 16:00etan hasiko da Tolosako Uzturpe kiroldegian.

Asteburuan etxean jokatuko duen talde bakarra Maila Nazionaleko ligako Mondragon Unibertsitatea izango da, Silken Hoteles Araskiren aurka igandean arratsaldeko 18:30ean Iturripen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen