Mugarri-Ingou, Kanpanzar Arrasate-Ordizia eta Mondra etxean arituko dira asteburuan

0
269

Mondragon Unibertsitateari eta Mondrateri bidaiatzea egokituko zaie.

Asteburu honetako kirol jardunaldia Mugarri-Ingouk irekiko du. Itzulerako partidua Urdabai Isabelen aurka jokatuko du, Mundakan 18-36 markagailuarekin irabazi ondoren. Norgehiagoka 12:00etan jokatuko da Iturripeko kiroldegian. Irabaziz gero, Gure Auzune eta Urnieta Artola Harategiaren arteko norgehiagokatik aterako den taldea izango du aurkari.

Bestalde, arratsaldeko 16:00etan Mojategin Kanpanzar Arrasate-Ordiziak Zaisa Txingudi hartuko du. Julen Barrutiak zuzentzen duen taldeak lehen faseko azken partidua jokatuko du. Partidu hau bere garaian atzeratu egin zen kanpoko talde atzemandako kobid kasu batzuengatik. Talde sarrailagileak A multzorako txartela bilatuko du.

Ordu erdi geroago, Mojategiko futbol-zelaian, Mondrak Urolaren aurka jokatuko du. Partidua garrantzitsua da Ander Romeroren gizonentzat, aurkari zuzena baita arrasatearrentzat Urola taldea. Zaleek partidua jarraitzeko aukera izango dute taldeak Youtuben duen kanalaren bidez.

Urretxura joango den Mondragon Unibertsitatea izango da jokoan azkena larunbatean. Arratsaldeko 18:30ean Goierri Iparralde 2020ren aurka jokatuko du Aldibi kiroldegian. Partidua horrez gain, beste bi partida falta zaizkio talde arrasatearrari liga erregularra amaitzeko. Iñaki Ogararen taldeak sendo jarraitzen du sailkapenaren buruan. Partidua ikusteko

Igandean, Mondratek itxiko du talde arrasatearren kirol jardunaldia, 12:30ean Zierbanako kiroldegian jokatuko duen partiduarekin Leioa Ibarakiren aurka. Mondratek jokatuko duen bigarren faseko hirugarren partidua izango da, eta lehen garaipenaren bila irtengo dira, orain arte berdinketa bat eta porrota bat lortu ostean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen