Mugarri-Ingou eta emakumeen Mondragon Unibertsitateak asteburuan etxean jokatuko dute [kirol-prebia]

0
174

Mugarri-Ingou eskubaloi taldeak irekiko du asteburuko kirol-kartelera. Gainera, Patxi Garciaren mutilek bi partida jokatuko dituzte. Ostiralean Usurbilera joango dira Oiarso kiroldegian etxeko taldearen aurka jokatzeko arratsaldeko 20:15ean. Bigarren partida igandean jokatuko dute Iturripen, Deustu-Loiolako Unibertsitatearen aurka arratsaldeko 18:00etan. Partida hau bertan behera geratu zen aurreko astean talde bisitariak covid kasuak izan zituelako.


Futbolari dagokionez, Mondra eta Leintz Arizmendi etxetik kanpo arituko dira larunbat honetan. Leintz Arizmendik derbia jokatuko du Bergararen aurka arratsaldeko 15:30ean Ipintza futbol zelaian. Bestalde, Mondrak Zumarragara bidaiatuko du Urolaren aurka jokatzeko Argixaoko futbol zelaian arratsaldeko 16:00etan.


Areto futboleko Mondratek ere larunbat arratsaldean jokatuko du, baina Gasteizera joan beharko du Batzarreren aurka jokatzeko. Partida Abetxukoko kiroldegian jokatuko da arratsaldeko 17:30ean. Arrasatearrak sailkapenaren goialdean mantentzen dira eta denboraldi bikaina egiten ari dira kategoria berri honetan.


Errugbiarekin jarraituz, Kanpanzar Arrasatek Errioxako Domiberiaren aurka jokatuko du larunbatean. Horretarako Logroñora joango dira eta arratsaldeko 18:30ean Prado Viejo zelaian jokatuko dute. Bestalde, emakumezkoen Arrasate/ORE taldeak ez du berriz jokatuko abenduaren 12ko asteburura arte.


Logroñon ere EBA ligako Mondragon Unibertsitateak jokatuko du larunbat honetan. Kasu honetan, LBC Cocinas.com taldearen aurka jokatuko du Espartero kiroldegian arratsaldeko 20:00etan. Igandean emakumezkoen Mondragon Unibertsitateak Iturripen jokatuko du Campus Prometeren aurka arratsaldeko 18:00etan. Mugarri-Ingou partidarekin batera, asteburu honetan etxean jokatuko duen talde bakarra izango da.


Amaitzeko, Arizmendi boleibol taldeak Berriozarrera bidaiatuko du asteburu honetan Navarmutilak taldearen aurka jokatzeko. Partida goizeko 11:30ean hasiko da Berriozar Udal Kiroldegian.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen