Mugarri-Ingou Arrasateri garaipenak ihes egin dio (31-32) Saiekoren aurka

0
378

Partidua atsedenera 16nako berdinketarekin iritsi da, eta arrasatearrek bigarren zatian 5 goleko errenta izan duten arren (30-25), partida galdu dute. Datorren asteburuan Txingudiren kontra jokatuko dute.

2022/2023 ligako Iturripe kiroldegiko lehen partidua jokatu du Mugarri-Ingou Arrasatek gaur goizean.

Aurreko jardunaldian, denboraldiko lehenean, Ane Herrero Azpiazuren taldeak 21-23 irabazi zion Zarautzen Aritzbatalde Taberna taldeari.

Gaurko norgehiagokan Saieko Grupo Seyprel izan du aurrean, eta gauzak pareko joan dira. Atsedenean esaterako markagailua 16nakoa zen.

Bigarren zatian 5 goleko errenta lortu du (30-25), eta alor horretan hiru jokalari nabarmendu dira gaur: Oihan Peñas 8 gol, Jurgi Iraola 7 eta Hodei Letona 6.

Hala ere, taldea azken 10-15 minutuetan bakarrik gol bat sartzeko gai izan da, eta azkenean Saiekok irabazi du lehia, gutxigatik izan bada ere.

Entrenatzaileak partidu amaieran argi adierazi du “guk galdu dugula partidua, eta eurek irabazi gaituzte irabazteko gogoari dagokionez. Baita orden eta disziplina handiagoekin jokatu dutelako ere”.

Entrenatzaileak autokritika ere egin du, “nire erabakiak ere, uste dut, ez direla guztiz onak izan, ezta jokalarienak ere. 5 goleko errenta genuen bigarren zatian (30-25) baina azkenean galdu dugu”.

Partiduaren gakoetako bat izan da “azken 10-15 minutuetan bakarrik gol bat sartzeko gai izan garela”. Hori esperientzia faltaren ondorio izan daiteke?

“Nik uste asteburu honetan dena elkartu dela: Maritxuko ‘karaja’, esperientzia falta, tentsioa,… Nire iritziz denok jokatu dugu ahal dugunaren %60an-edo. Salbuespenak Chris eta Jurgi izan dira batez ere”.

Datorren jardunaldian gure taldeak Irunen jokatuko du Txingudiren kontra. “Nire ustez Irungo partiduak beti dira zailak, euren taldea orokorrean ezagutzen dut”.

“Gaurko partiduan ikusi den bezala, erabaki onak ez baditugu hartzen eta irabazteko gogorik ez badugu, partidu guztiak oso zailak izango dira”.

Irabazteko beste gakoetako bat da “aste barruan egindako lana asteburuko partiduan aplikatu behar dugula. Astean zehar partidua prestatzen aritu gara, eta bagenekien zer-nolako defentsa egingo ziguten”.

Hortaz gain, “bagenekien erasoan pibote bikoitza erabiliko zutela, eta azken 10-15 minutuetan hala aritu dira. Gaur ez dugu erasotzen eta defendatzen jakin”.

Beraz, irabazteko gako bat “aste barruan egindako lana asteburuko partidan aplikatzea da”, animo ekipo! Oi-oi-oi Arrasate Eskubaloi!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen