Eguerdian Mugarri Ingou Arrasateren eta Ormaiztegiren arteko eskubaloi partidua jokatu da Iturripen. Lehen zatian oso parekatuta egon da partidua, eta ondorioz, 15-14ko emaitzarekin iritsi da atsedenaldira Arrasateren taldearen alde. Hala ere, bigarren zatian Mugarri Ingou jaun eta jabe izan da. Bigarren zatiko lehen minutuetan 5 jokaldi oso on egin ditu eta beste hainbeste gol sartu ditu. Hori dela eta, talde arrasatearrak abantaila handia jarri du markagailuan. Abantaila horri esker, lasai jokatu dute partiduaren amaierara arte. Partidua 28-22 emaitzarekin bukatu da. Arrasateko taldeko golegile nagusia Hodei Letona Erretolatza izan da 7 tantorekin.
Hasiera Kirolak ARRASATE ESKUBALOI TALDEA Mugarri Ingou Arrasatek garaipen berri bat lortu du Iturripen (28-22)