Ointxe-Mondragon Unibertsitateak irabazi eta LF2rako igoera lortu du!

0
1221

Playoff-eko bigarren partiduan 56 eta 62 irabazi dio Zaragozako Stadium Casablancari. Gainera, beste partiduan Granadak Caceres garaitu duenez, Arrasateko taldeak igoera matematikoa lortu du. Zorionak Ointxe!.

Beheko bideoa: Andaluziako Saskibaloi Federazioa / Goiko argazkia: Angel Ayastuy-Ointxe.

Ointxe-MUren gaurko partidua oso lehiatua izan da, eta ez da azken minutura arte erabaki: Azken minutura aurretik iritsi da Arrasateko taldea (54-58), baina Zaragozako taldeak, bukaerarako 10 segundo falta zirela, 56-58koa jarri du. ‘Arri’k hutsartea eskatu du, eta Irenek sartu ditu bi jaurtiketa libreak (56-60).

Beraz, ‘moreek’ etxekolanak egin dituzte, eta beste partiduan zer gertatuko adi jarraitu dute. Zorionez, Granada Mas Baloncesto taldeak Alter Al-Qazeres taldeari irabazi dio (45-56), eta beraz Ointxek igoera matematikoa lortu du.

Ondorioz biharko, larunbateko, partidua sailkatzeari dagokionez, ez du ezer jokoan izango. Zorionak Ointxe!

Albistea osatzen gabiltza

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen