Gaur oso partida parekatua bizi izan da Iturripeko kantxan MUren eta Getxoren artean eta MUren garaipenarekin amaitu da 78-64-ko emaitzarekin. Partida emozio handiarekin bizi izan dute zaleek harmailetan, oso lehiatuta egon baita une oro. Egia da emaitza askoz ere zabalagoa izan zitekeela etxeko taldearentzat, baina baloia galtzeak eragina izan du emaitzan. Garaipen horri esker, taldeak Lauko Finaleko finala jokatuko du bihar.
Norgehiagokako lehen bi denboretan partida oso parekatua izan da markagailuan, erasoan hartutako erabaki txarren eta baloi galeren ondorioz. Hirugarren zatian, ordea, Getxo etxeko taldea baino askoz indartsuago zelairatu da, eta hamar puntuko abantaila esanguratsua lortu du saskiaren aurrean asmatu duelako.
Hala ere, MU defentsan oso ekintza onak eginez eta ondo antolatutako erasoak eginez, abantaila hori murriztea lortu du hirugarren laurdenaren amaieran. Partida amaieran etxeko taldeak abantaila hartu du eta kantxaren kontrola lortu du 78-64ko emaitzarekin.