MUko 66 ikasle 21 taldetan aritu dira Industria Diseinuko Arrautza Jaurtiketa Lehiaketan

0
619

Unibertsitateak hiru kategoria saritu ditu ikasleen diseinuetan:diseinua, hegaldia eta distantzia.

Testua: Mondragon Unibertsitatea.

Arrautza Jaurtiketako Industria Diseinuko Lehiaketa ezaguna egin du gaur Mondragon Unibertsitateak, Industria Diseinuko Berrikuntza taldeak antolatuta. Lehiaketaren XXIII. edizioa izan da aurtengoa, eta 66 ikaslek eta 21 taldek parte hartu dute. COVID-19aren ondorioz, ez da bi urtez antolatu, eta, aurten ere, Arrasateko San Pankrazio jaien barruan egin da, beti bezala.

Jaurtitzean arrautza ongien babesten duen tramankulua egin duten Goi Eskola Politeknikoko ikasle eta langileen lana saritzen du unibertsitateak lehiaketan. Helburu bikoitza du: batetik, parte-hartzaileen ahalmen zientifiko-teknikoak ebaluatzea eta, bestetik, lehiaketaren bitartez, ikasleen artean motibazioa sustatzea.

Arrautza-jaurtiketa

Agerian dagoen tamaina ertaineko oilo-arrautza (egosi gabe eta ozpinetan busti gabe), kartoi mehea (200 g), soka (fardel-haria) eta ukipen-kola izan dira jaurtiketa-tramankulua diseinatzeko parte-hartzaileek erabil ditzaketen material bakarrak. Behin eraikitakoan, hainbat oztopo gainditu behar izan dituzte: arrautza ahalik eta urrunen jaurtitzea, apurtu gabe; prototipo berritzaile eta estetikoki erakargarria eraikitzea, eta hegaldi ikusgarria lortzea. Hiru kategoria daude (diseinua, hegaldia eta aipamen berezia), industria-diseinuko lanik eraginkorrena eta berritzaileena saritzeko. Gainera, arrautza garraiatzeko tramankulua pintatu egin ahal izan dute parte-hartzaileek, tenperak, errotuladoreak edo bestelako materialak erabiliz.

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Liburutegiaren eraikinaren (7. eraikinaren) hirugarren solairuko leihoa izan da aukeraturiko lekua. Handik, 15 metroko altueratik, ikasleek futbol-zelairantz bota dituzte arrautzak, beren tramankuluak erabiliz.

Arrautza jaurtitzeko jarduera Goi Eskola Politeknikoak San Pankrazio zaindariaren eguna ospatzeko antolatzen dituen ekintzen barruan egiten da. Lehiaketaz gain, kirol-bideojokoen lehiaketak, kirol-jokoak eta -jarduerak, eta kontzertuak egon dira.

Irabazleak:

– Urrunago doan hegaldia: arroza kubatar erara, Industria Diseinuko Ingeniaritza Graduko 1. mailan. 10,5 metrora iritsi da. Yoselin Natalia Gantxozo. Nahia Perez. Eneko Barcina

– Hegaldirik politena: Lola Taldea, Industria Diseinuko Ingeniaritza Graduko 1. maila. Jon Castillo. Olaian Sanzberro. Nagore Arrazola eta Nahia Astorkia

– Diseinu onena: Gorriontxu taldea. Industria Diseinuko Ingeniaritza Graduko 1. maila. Idoia Baztarrika, Eider Etxegarai eta Nerea Manso.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen