Kaleko bizilagunek DJ Eriken laguntzarekin jai egun berri bat ospatuko dute.
Jai egun berri bat ospatuko dute Itxaropenako lagunek bihar, larunbata. Oraingoan, mozorroak aterako dituzte armairuetatik Mozorro Eguna ospatzeko.
Eguerdiko 12:30ean mozorro desfilea egingo da balkoietan, eta ondoren poteoa izango da. Arratsaldean berriz, 19:00etatik aurrera, DJ Erikek helduak eta haurrak animatuko ditu bere musikarekin.