Construcciones Moyua SL-ek atzo Plenoan argudiatu zituen, besteak beste, maiatzetik proiektuan izandako 5 aldaketa. Podemos Arrasatek erantzun du beste aldaketa batzuek ez dutela atzerapena justifikatzen. Obrak “abuztuaren 16an” amaitzekoak dira.
Argazkia: Udala.
Eskaera atzo arratsaldeko Osoko Bilkuran landu zen, eta konstruktorako ordezkari batek hitza izan zuen Udalbatzarrean (goiko argazkian).
“Covidaren ondoriozko aparteko egoera” argudiatu egin zuen “mundu osoko” produkzio kateak “eten dituelako”.
Era berean, gogora ekarri du “otsailean Ukraina eta Errusiaren arteko gerra hasi zela, eta geneukan egoera ezegonkorra areagotu zuen. Egungo gasolinaren eta energiaren prezioak ikustea besterik ez dago”.
Egoera horrek “eragin zuzena izan du kontratuan, eta izugarri zaildu du edozein lan edo obra egitea”.
“Azken urtean eta azken hilabeteetan hutsik geratutako obren kopurua asko handitu dela”, eta Gipuzkoako adibide batzuk jarri ditu.
Jakoba Korta ordezkariaren hitzetan, Moyuak aurkeztutako 3 atzerapenen eskaerak “behar bezala justifikatuta daude”.
Osoko Bilkuran jakitera eman zuen 3. eskaera “uztailaren 1ean aurkeztu” zuela Moyuak. Arrazoia izan da obren “exekuzioaren azken hilabeteetan zenbait aldaketa ezarri behar izan direla proiektuan, aurreikusitakoa aldatuz. Aldaketa horiek eragin zuzena izan dute obrak gauzatzeko epean”. Moyuak exekuzioan eskatutako aldaketetako batzuk aipatu ditu:
- “Maiatzaren 30ean obren zuzendaritzak eraikinaren ekialdeko barne-eskailera zehaztu zuen”.
- “Ekainaren 22an obren zuzendaritzak eraikineko sarrerako sabaietako soluzioa zehaztu zuen. Soluzio honek eragin du ate automatikoen eta ate langen fabrikazioari eta berrikuspenei, sute eta argiztapen ekipoak jartzeari eragiten die”.
- “Ekainaren 27an obren zuzendaritzak teilatuko baranda berria zehaztu zuen.
- “Uztailaren 5ean ur beltzen eta ur-eurien hustuketa zehaztu zuen”
- “Atzo [uztailaren 18an] eszenatokietako zorua zehaztu zuen”.
Horren ondorioz, obren amaiera abuztuaren 16ra atzeratzea eskatu zuen Moyuak atzoko Osoko Bilkuran. Gehitu zuenez enpresaren “asmoa beti izan da bezeroarekin hitza betetzea”. Aipatu du enpresak 94 urte dituela.
Hitzeman duen bezala, “Kulturola bukatu zen bezala, JAME ere bukatuko dugu, Arrasateko herritarren gozamenerako”.
3 atzerapenen ostean, Osoko Bilkurak atzo onartu zuen eta enpresaren ordezkariari jakinarazi zion hirugarren atzerapenari dagokionez “obra bukatzean, ikusiko dela onartutako epe luzapenen zenbatekoa, eta zehaztu beharko da, atzerapen hori bakarrik kontratistaren erruz eman den edo ez, eta zenbat egunetako atzerapena izan den hori, guzti hori has daitekeen atzerapenengatiko penalitate espedientearen esparruan”.
EH Bilduk baloratu du Udal-gobernuak aurkeztutako agiriak “zabaltzen duela behingoz enpresa eraikitzaileari erantzukizunak eskatzeko aukera”.
Maider Morrasek salatu duenez, “enpresak justifikatu gabeko egun batzuetako atzerapen bat dago 2. eskaeran, baita 3. eskaeran ere”.
Horren aurrean, “gu beti egon gara erantzukizunak eskatzeko aukeraren alde, eta hori egitean Gobernukoek esan zeniguten gu Kulturaren eta Musika Etxearen aurka geundela. Orain, ordea, zuek ere aukeraren alde zaudete”.
Podemos Arrasatek jakitera eman du txostenak beste aldaketa batzuk ere azaltzen dituela, ez soilik Moyuak Plenoan argudiatutakoak:
“Estalkiko baranda, sarrerako sabaia, ur zikinen ebakuazioa,… onargarria dela edo behintzat ez dela bakarrik kontratistaren errua”, baina ondorengo aldaketek:
“Ekialdeko eskaileraren, kanpoko arotzeriaren, telekomunikazio hartuneen,… inguruan emandako azalpenek ez dutela justifikatzen atal hauetako atzerapena”. Eva Abuin zinegotziak adierazi duenez “bakarrik espero dugu kontratua betetzea”.
EAJ-PNVk esan duenez “EH Bilduk ez du lagundu JAME eta antzeko kultur proiektuetan arazoak agertu direnean, oztopatzaileak zarete”.
Anuska Ezkurrak onartu du Udal-gobernuak aurkeztutako diktamenak ikuspuntuan “aldaketa bat dagoela”, eta EH Bilduko zinegotziak ez ezik, “nik ere ikusi nahi dudana ikusten dudala”.
Azpimarratu duenez 3. atzerapenak ere “udal-zerbitzuen onarpena izan du”. Bere hitzetan, “3. atzerapenaren harira, obrak bukatzean”, “zer-nolako ardurak izan diren aztertuko ditugu, eta erabakiak hartu beharko badira hartuko dira”. Debatearen ostean bozketaren emaitzak hauek izan ziren:
- Baiezko botoak: 20 (EAJ-PNV, EH Bildu eta PSE)
- Ezezko botoak: 1 (Podemos Arrasate)
Barkatu??????
Zuei covidak , Ukraniako egoerak eta inguruako zergati guztiek baldintzatzen bazaituzte,
NOLA OTE GAUDE BESTEOK.
EZ DAUKAZUTE LOTSARIK.
Gu ez gaitu inork barkatzen! Eta tartean zuek zaudete. Udaletxetik datozen zergek ez dute TUTIK ULERTZEN UKRANIARI BURUZ.
ZERGATIK GUK ZUEK ULERTU.
Nahi duzuena egiten duzue
Lotsagarria da benetan