Azaroaren 13an Taskan afari benefiko bat egingo da, eta 30 euroren truke giro onean afalduko da elkartasunez. Afariak ordainduta lortuko den diru guztia Mondravemberrera bideratuko da. Izena Taskan bertan edo Mondravemberren bitartez eman daiteke.
Azaroaren 20an, Kedada ospatuko da San Prudentzion. 2019an lehenbiziko kedada izan zen, eta iaz Covidaren ondorioz ezin izan zen ospatu.
Azaroaren 27an ospakizun hadiena egingo da: “goizean mendi-buelta egingo dugu, eguerdian bertsolariak arituko dira (tartean Euskal Herriko final handiko bi partaide) eta eguerdian paellada erraldoi bat egingo dugu ondarrutar batzuk lagunduta. Paella doakoa izango da Herriarentzat”.
Mondravemberrek kirola eta osasuna ere sustatzen dituenez, “kirol-elastiko batzuk erosgai jarri dituzte, eta korrikaldi herrikoi bat antolatu dugu azaroaren 27rako, Alde Zaharraren inguruan ospatuko dena”.
“Ez da lehiaketarik eta garaikurrik izango, lasai korrikan egiteko baizik, eta ondoren doako paellada erraldoia egingo da. Bertan otar batzuk jarriko dira borondatea emateko”.
“Txosna bat ere jarriko dugu, eta bertan edana noski norberak ordaintzekoa izango da”. Ondoren, 19:00etatik 22:00etara kontzertuak izango dira.
Antolakuntzak aurten “kamisetak, garagardoak, errifak,… eskainiko ditugu tabernetan eta King’s ilea-apaindegian izango dira. Hemengo Oscarrek laguntza handia ematen digu”.