Gaur egun 18 urte arteko 103 motxiladun haur-nerabe daude Euskal Herrian.
Testua: Arrasateko Sare.
Azken Ostiraleko kontzentrazioan, hilabete honetan, motxiladun umeen kasua izango da gai zentrala.
Izan ere, Xua 2017ko urtarrilaren 19an jaio zen Valentzian. Ordutik Picassenteko kartzelan bizi izan da bere amarekin, eta aita ere espetxe berean preso duenez, bisitetan egoten zen berarekin. Baina, urtarrilaren 19an 3 urte bete zituen eta Sara eta Izarren kasuan ongi ikasi genuen moduan, Espetxe legediak hala aginduta, ezin izango du amarekin espetxe barruan bizitzen jarraitu. Beraz, Xua motxiladun haur bilakatu da.
Gaur egun 18 urte arteko 103 motxiladun haur-nerabe ditugu Euskal Herrian eta konbentzimendu osoz diogu, garaia dela eta posiblea dela motxila horien zamarekin bukatzea.
Beraz, arrasatear orori dei egiten diogu ostiralean herriko plazan egingo den bilkuran parte hartzera.