Motorren zaratak Arrasate hartu du MondRallyko X. edizioan [argazki galeria eta bideoak]

0
1118

Mondraueko Dragoiak Scooter Taldiak antolatuta, asteburu honetan Mondrallyren X. edizioa ospatzen ari dira. Egitaraua atzo, ostirala, hasi zen Irmo taldearen kontzertuarekin eta Scooterista jaiarekin Irati Tabernan.

Gaur goizean berriz, Scooter topaketa egin dute Herriko plazan, eta ostean, ohiko irteera. Aurten 64 bat scooter elkartu dira, estatuko hainbat lekuetatik etorrita: Castellón, Zaragoza, Bartzelona, Santa Eugenia, Terrassa, Ourense, Mostoles eta Madril.

Ondoren, Larrinetxe jatetxean elkartuko dira bazkaltzeko. Eguna ixteko, arratsaldeko 19:30ean Taupa tabernan Akatz taldeak kontzertua eskainiko du, eta ondoren, Scooter Jaia izango da DAT tabernan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen