Motorren burrunba, derrape eta hautsak izan dira jaietako domekan

0
1062

Motorren erakustaldia izan da arratsaldeko izarra San Isidroetan. Antso Abarka jendez beterik egon da Cuadrado Stunt-en erakustaldia ikusten. Motorrak eta Quadak era guztietako trikimailuak eginez ibili dira, alde batetik bestera. Jendeak txalo zaparrada handiak bota ditu eta gerturatutako asko, harritu ere egin dira ikuskizunaren aurrean.

Bestetik, 17:00etan, Sergio Arrospidek monologoa egin du Santa Teresa elizan. Monologo umoretsua izan da eta bertaratu direnek, ondo pasatu dute. Geroago, 19:30etan, Max Berdie mentalistaren ikuskizuna ere egongo da toki berean.

Gau parterako ere badaude planak, 19:00etatik 21:30etara, Kaixo taldearen berbenak alaituko du San Isidroko karpa. 22:30ean, azken traka, suzko erroberekin eta sorpresa ikusgarriarekin. Jai-egitarauak datorren asteazkenean jarraituko du San Isidro egunean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen