Bigarren argazkia: Euskadiko suhiltzaileak.
Goizeko 11:50ean motor batek su hartu du GI-627 errepideko 35. kilometroan, Debagoieneko ospitalearen atzeko aldean, ezagutzen ez diren arrazoiengatik. Suhiltzaileen kamioi bat bertaratu da eta sua itzali du. Ez da zauriturik izan. Puntu horretan arretaz gidatzea gomendatzen da.

