Morras andrea, COVID 19ko krisiaren aurrean zuen proposamenak noizko? [Testua: EAJ-PNV]

2
1854

BEHEKO TESTUA: EAJ-PNV.

“Udaletik jasotzen dugun asignazioarekin herritarrek tokiko komertzioetan erosketak egiteko 500 bono gehiago egongo dira”.

“Arrasateko EAJ-PNV Udal taldeak argitu du, bere erabakia izan dela Udaletik jasotzen duten asignazio ekonomikoa COVID-19ak eragindako egoera arintzeko laguntzetara bideratzea, eta zertara bideratuko duten galdetuta, herrian bono gehiago ateratzeko bideratuko dutela azaldu dute: “Talde Munizipalen funtzionamendurako Udaletik jasotzen dugun asignazioarekin500 bono gehiago jarriko dira salgai herritarrentzat, horrela, gure herriko tokiko merkataritzaren alde zein ehun ekonomikoaren alde egin nahi dugu”.

Jeltzaleek argitu dute ere, Udaletik jasotzen duten asignazioa Covid-19ak eragindako egoera arintzera bideratzeko erabakia beraien talde munizipalarena izan dela, eta beste alderdietako udal taldeei proposatu dietela berdina egiteko. “Baina talde bakoitzak ikusiko du eta erabakiko du Udaletik jasotzen duten diruarekin zer egin eta nora bideratu, hori talde bakoitzaren erabakia da”.

Bestalde, Morras andreak egindako adierazpen okerrak argitu nahi izan dituzte: Alde bateik Udal Talde Politiko bakoitzaren funtzionamendura doan asignazioa, talde bakoitzeko eta zinegotzi bakoitzeko dagoen partida da; eta bestetik bilera informatibo zein organo erabakitzaileetan parte hartzeagatik liberatuta ez dauden zinegotzi hautetsiek kobratzen dituzten dietak.

Dietak direla eta, batzorde informatzaileetara joateagatik 90€ euro kobratzen ditu zinegotzi bakoitzak (EH Bildukoek barne) eta organo erabakitzaileetan parte hartzeagatik 180€. Zein da aldea bi mota horien artean? Erantzukizun maila. Ez da berdina batzorde bateko buru izan eta erantzukizun legala izatea edo batzorde batetara bertaratzea informazioa jasotzera. Osoko Bilkura erabakitzailea denez, 180€ kobratzen ditu hautetsi bakoitzak, EH Bildukoak barne.

Beraz, dietak zinegotzi bakoitzak jasotzen ditu. Gero, zinegotzi bakoitzaren erabaki pertsonala da bere lana ordaintzeko jaso duen dieta nora bideratu: bere alderdira, ONG batera, norberaren poltsikora, etab.

Eta gardentasunaren baitan, legealdi hasieratik Udaletik jasotako asignazio zein dieten taula helarazten dugu. Herritarrek garbi izan ditzaten zenbatekoak.

Orduan, Morras andrea, zure erabaki zein da? Diru hori zuen alderdira bideratu beharrean %100 Covid-19 laguntzetara bideratzea?

Baita ere badaude kobratzen ez diren bilerak ere, adibidez kontratazio mahaia, baina hauetara oposizioa ez da sekula agertu. .

Liberatuen soldatei dagokionean, EH Bilduko liberatuak %33,50 igoera izan du legealdi honetan – aurreko EH Bilduko liberatuaren soldata 29.938 € – eta Aitor Zubiaga jaunak, 40.000 € kobratzen ditu inolako gobernu ardurarik izan gabe.

Dena dela, azpimarratu nahi duguna zera da, aurreko astelehenean helarazi genizkien oposizioko taldeei Udal Gobernuak aurreikusten dituen neurriak COVID 19aren krisiaren aurrean: 930.000 euro bideratzea herriko ehun ekonomiko eta sozialera, eta euren proposamena eskatu genien. Oraindik ez dugu ezer jaso. Noizko zuen proposamena Morras andrea? Guk lanean dihardugu.

Dena dela, azpimarratu nahi duguna zera da, aurreko astelehenean helarazi genizkien oposizioko taldeei Udal Gobernuak aurreikusten dituen neurriak COVID 19aren krisiaren aurrean: 930.000 euro bideratzea herriko ehun ekonomiko eta sozialera, eta euren proposamena eskatu genien. Oraindik ez dugu ezer jaso. Noizko zuen proposamena Morras andrea? Guk lanean dihardugu.

2 IRUZKIN

  1. Ez dot ulerketan zelan sartu zeikien soldata eta dieta kontuetan halaxe. Benetan uste dozue baten batek sinisketan dauela dixozuena? Azkenengo koadrotik hasteko, zer gure dozue ulertarazi Podemoseko zinegotzixen aurrien zuek huskerixa bat kobretan dozuela? Zer gure dozue guk pentsaraztie zuentzat politika boluntariotza dala eta ez diru itturri profesional bat? Eta funtsian Podemosekua dala hemen aberasten dabilena? Jakin barik koadro hori zuzena dan (ze gobernu honek ateratzen dittuen datu danak beti daukie bigarren irakurketa bat) Koadure erabili gure dozue adierazteko zuek normal kobratzen dozuela, eta forratzekotan Podemosekua dala forratzen dabilena. Eta hori tranpati baten jokaeria da. Horrek eitxen zaittuzte erdi-egia eta gezurren gatibu.

    Eta proposamenen harira, hiru kontu:

    1- Gobernuan ardura da plan bat eskaintzia gari hauetan eta opisiziñuana ekarpenak ein eta kontrola eitxia. Soldatak kobretako argi ikusten dozue mailakatzia, baina lanera orduan danok zarie berdinak (edo bestiai erantzukizun gehixau eskatzen dutzazue, gainera!)

    2-Eitxen dozuen planteamentua ezizue pentzau beste munduko ezer danik. 950.000 euro zer die baina 350000 milioi euroko aurrekontua daukon herri batendako ba? Polideportibo baterako milioika euro gastatzeko prest zauze, baina pertsonetan inbertiruteko ez.

    3-Zuen proposamenak oso populistak die baina bape praktikuak. Zer gertatuko da abiarazi dittuzuen eraikin guztixekin, zein izango da zorpetze maila? Zer aurreikuspen ein dozue sindikatu eta enpresekin? Zein zuzeneko eta zeharkako diru laguntza emango dittuzue? Zer gertauko da adibidez polideportiboko kuotakin? Bueltatuko dozue?

    Benetan, soldata eta dieten gaixaz amaitzeko ondo legoke kanpo auditorixa antzeko bat eitxia bakotxak zenbat kobretan dauen, zenbat donetan dauen eta zenbat poltsikoratzen dauen ikustia… partidu politiko batzuk eitxen daue honezkero. Iguel bateon batzuk partidotik eta hango eta hemengo insitituziño publikuetatik irabazten dauienaz harrittuta geratuko gintzeke. Ein ariketa independiente bat eta isilarazi nazazue.

  2. -Zer gertatuko da itota dauden taberna eta jatetxeekin, zein laguntza zuzen eskainiko diezue?
    -Zer gertatuko da udaletxeko langile probisionalekin eta subkontratekin?
    -Zer gertatuko da autonomoekin? Zein laguntza zuzen emango diezue?

    Eta horrelako galdera pila bat utziko digu egoera honek.

    Ez dakit zer leporatzen diozuen gobernu bezala oposizio buruari (Maider Morrasi), baina topikoetatik haratago ez duzue ezer zehaztu. Sinestu nahi dut zerbait serioagoa egiten ari zaretetela. Arrasateko aurrekontuei begirada bat bota diet eta horren berrikuspenetik hasi beharko zinatekete… Serioski uste dut ez zaretela konsziente gertatzen ari denaz, Arrasate bolumen ekonomiko/sozialaren ikuspuntutik herri potente bat da eta badirudi zuentzat hau jolas bat dela. Maria ez da argazki rentabilistetarako momentua (politikan ez luke inoiz izan beharko), hasi herritar bulnerableenek dituzten beharrizanei lehenbailehen erantzunak ematen baina ez prensan, herritarrei zuzenean.

    Lana egitea tokatzen zaizue. Igarri dezatela herritarrek eta ez komunikabideek.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen