Morborrek elkarretaratzea deitu du Harrotasunaren Egunean

0
728

Gaur, ekainak 28, LGBTI+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, Stonewalleko matxinada gogoratzeko, Morborrek elkarretaratzea deitu du. Bilkura arratsaldeko 19:30ean izango da Herriko plazan ‘Egunero jaioko gara’ lelopean.

“Ez gara sigla hutsa, ez gara alfabetoko letra hautatuen hurrenkera bat. Ez gara egutegiko egun seinalatu bat, ez gara aste beteko kausa bat, ez gara festa bat, ezta desfile huts bat ere. Egunero garelako, egunero jaioko gara, behin eta berriro!”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen