Moonshakers taldea ostegunean izango da Gaztetxean

0
920

Moonshakers Bilboko laukotea da, 2014tik agertokietan sutsu lanean dabilena. Rocka zentzu zabalenean lantzen dute: garagea, psikodelia, punk-rocka… eta zuzeneko melodiko, bizi zein freskoak eskaintzen dituzte.

Ostegun honetan, urtarrilaren 9an, Moonshakers taldea izango da Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.

Moonshakers Bilboko laukotea da, 2014tik agertokietan sutsu lanean dabilena. Rocka zentzu zabalenean lantzen dute: garagea, psikodelia, punk-rocka… eta zuzeneko melodiko, bizi zein freskoak eskaintzen dituzte.

Rockein lehiaketako finalista izan zen taldea eta ehunka garitoetan kontzertuak emateaz gain, Mundaka Fest, BBK Musika Legends zein Rabba Rabba Girl jaialdietan ere aritu izan dira.

Dagoeneko bi disko luze kaleratu dituzte: ‘Moonshakers’ eta ‘Visitantes’.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen