Asko idatzi da 1816an Arrasaten izan zen erailketari buruz: alkatea zendu zuten. Santiago Elias Aranguren Alava, Monterrongo Kondea, 1816ko azaroaren 17an tirokatu zuten Zarugaldeko Atearen inguruetan eta zaurien ondorioz hil egin zen. Hiru pertsona atxilotu zituzten – Karlos Antonio Elkano, Ignazio Uribesalgo eta Santiago Nuarbe- eta luze izan zen prozesua hiruen kontra, baina hiruak aske geratu ziren hilketa egileak zirenik ezin izan baitzen frogatu.