Monterron eta San Kristobalen bisita komentatua egingo da zapatuan

0
411

Argazkia: MB artxiboa.

Bisita komentaturako oraindik (urriaren 20ko arratsaldeko 15.30ean) plaza batzuk geratzen dira libre. Bihar (ostirala) 14:00etan bukatuko da izen-ematea. Ekitaldi hau Arrasate Zientzia Elkarteak eta Udalak antolatu dute, Europako Ondarearen Jardunaldien baitan.

Bisita zapatu goizean izango da, goizeko 10:00etan Monterron parkeko sarreran elkartuta. Euskaraz eta gazteleraz eramango da aurrera. Informazio zabalagoa: 943 25 20 20 telefonoan edo kultura@arrasate.eus

Aldunditik baieztatu dutenez, Monterron Jauregia eta parkea Arrasateko erdigunean kokatutako ondare arkitektoniko eta natural paregabea da. XX. mendeko 80. hamarkadan Jauregia zaharberritzearekin batera parkeari ere erabilera publikoa eman zitzaion, uztartu nahian gizarteratzea (paseorako lekua eta auditoriuma) eta espezie berezien zaintza. Parkearen gainekaldean San Kristobal eremua dago.

Bertan daude izen bereko baselizaren aztarnak eta handik gertu eraiki zen hilerri berria. Bisitaren amaieran epe labur-ertainean inguru hori aisialdirako gune izateko proiektuaren berri emango da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen