Gaurko prest zuten programa burutu ezin izan duten arren, Mondravember lagunak gaur eguerdian elkartu dira urtero bezala familia argazkia ateratzeko. Antolatzaileek azaldu digutenez, “programatutakoarekin aurrera ez egitea erabaki dugu, gaurko iragarrita zegoen eguraldi txarra dela eta.” Hala ere, gaur eguerdian bilduko dira Udalpe elkartean bazkaltzeko, eta arratsaldean euren biboteekin herriko kaleetan zehar ibiliko dira.