Mondravemberrek elkartasunezko bisita gidatua eta afaria egin ditu

0
817

Bisita gidatuan Feel Euskadik Erdi Aroaren inguruko bere ezagutzak partekatu ditu. Ongintzazko afaria Taskan ospatu da, eta 1.350 € lortu dira guztira.

Argazkia: Mondravember.

Mondravemberrek antolatuta, abian dago Momenverreko egitaraua Arrasaten aurten ere, bibotea jarrita.

Hala, ostiral arratsaldean Arrasateko Feel Euskadi ekimenarekin bisita gidatua egin zuten Alde Zaharrean zehar.

Arantza Otaduyk gidaturik, “Arrasateko Erdi Aroko mundu zoragarrian murgildu ginen, bertako ohiturekin, bere legeekin eta guduekin. Guztia, ezagutza eta begikotasuna erdibana galtzen dituen ohiz kanpoko gidaren eskutik”.

Mondravemberrek eskertu du “Arantza Otaduyk Mondravember mugimenduari bere bisita gidatuetan eta sare sozialetan erakutsi dion babes handia”.

“Bere lana dohaintzan eman du, eman duen dirua materiala da, baina eman digun ezagutza betiko geratuko zaigu”.

Zapatuan Mondravemberren lagunek ongintzazko afaria ospatu zuten Taskan. Ekimenak eskerrak eman dizkie ekitaldi honetako sustatzaileei: Jon Lasagabaster eta Aitor Bergaretxe.

“Zuek gabe Mondravember ez litzateke existituko, zuen inplikazioagatik eta BETI egoten jakiteagatik, gure mendi irteeretan sorpresa izan diren pintxo eta sagardoetatik eta batez ere atzokoagatik”.

Ostalaritzarako garai gogor hauetan, “Hoba eta Taxka beti egon dira hor, aurpegia ematen. Handiak zarete, Mondravember zarete. 1.350 eurokoa izan da jasotako zenbatekoa, top top topa!”.

Mondravemberreko egitaraua

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen