Mondravemberrek bisita gidatua antolatu du Feel Euskadiren eskutik

0
554

Testua: Mondravember. Argazkia: Artxiboa.

Urtero bezala, azaroa bibotez betetzen da Debagoienan, gizonei eragiten dieten hainbat minbizi motaren aurka borrokatzeko. Jendea kontzientziatzeko eta ikerketa onkologiko horiek ordaintzen laguntzeko, Mondravemberrek bisita gidatu solidarioa antolatu du Arrasaten.

Hitzordua larunbatean izango da, azaroak 19, 19:00etan, Monterron parkean. Parte hartzeko, 5 euro ordaindu beharko dira pertsona bakoitzeko, eta dirua minbiziaren ikerkuntzara bideratuko da.

Bisita gidatuaren gaia da: “maitasuna” boterea da. Arantza Otaduyk Feel Euskadiko historialariak dohanik gidatuko du. Parte hartzeko ez da beharrezkoa biboteduna izatea, Mondragoeko garapenean lagundu zuten familia boteretsuen aliantzei buruz ikasteko gogoa izatea bai ordea.

Parte hartzaile guztiei eskerrik asko Mondravember-en partez.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen