Mondravemberrek Arrasate Errugbi Taldearen babesa jaso du

0
411

Argazkia: Modravember.

Azaroa prostatako minbiziari buruzko kontzientziazioaren hilabetea da. Azken urteotan bezala, Mondravemberrek egitarau zabala prestatu du hilabete honetarako. Urriaren 28an Kings ile-apaindegian bildu ziren bibotea txukuntzeko eta ospakizunei hasiera emateko.

Bestalde, larunbatean, Kanpanzar Arrasateren eta Atletico San Sebastianen arteko errugbi partiduan egon ziren, Mojategin, eta bertan argazkia atera zuten bi taldeekin. Partiduan zehar Mondravemberren zozketa eta sudaderak saltzeko ere aprobetxatu zuten.

Hurrengo ekitaldiak

Azaroaren 11n hainbat jarduera burutuko dituzte. Eguerdiko 12:30ean San Prudentzion batuko dira Oñati eta Bergarako elkarteekin. Ondoren, Hoba tabernan elkartuko dira bazkaltzeko. Arratsaldean, Mondra futbol taldearen partidura joango dira. Bertan, jokalariekin argazki bat aterako dute eta Arrasateko futbol taldearen saskiaren salmentatik lortzen diren etekinak jasoko dituzte. Eguna amaitzeko, Urrin tabernan bertso desafioa egingo dute Asier Iriondok eta Zigor Enbeitak, Manex Agirre eta Xabi Igoaren aurka.

Azaroaren 18an beste bost jarduera burutuko dira. Baserriaren azokan Garagunek eta Ibai-Artek zozketatutako poltsak banatuko dira. Goizean pintxoak eta tragoak ere izango dira DJ Asierrekin eta Arrasateko Erraldoi eta Kilikien konpartsaren eta Arrasateko Gaiteroaren kalejira. Arratsaldean III. Mus txapelketa izango da eta gauean rock kontzertua.

Azaroaren 25ean ohiko mendi irteera egingo da eta ondoren, eguerdiko 13:00etan argazki familia Herriko plazan. Ondoren, Mondravember taldeko kideak elkartuko dira, aurreko urteetan bezala, elkarrekin bazkaltzeko.

Amaitzeko, azaroaren 26an, Feel Euskadiren eskutik, Galarrako kobazuloa bisitatuko dute. Ondoren, indarrak hartzeko mokadu bat hartuko dute Meatzerrekan.

Oharra: Azaroko ostiral guztieetan 19:00etatik aurrera Portaloian izango dira sudadera, txapa eta errifak saltzen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen