Mondravemberrek 4.000 € eman ditu prostata minbiziaren aurka ikertzeko

0
718
Mondravember

Ekimen arrasatearrak, iragarri bezala, CIC BioGUNE ikerketa zentroari egin dio dohaintza. Mondravember: “Eskerrak bihotzez eman nahi dizkiogu Arrasateko herriari bere ekarpenagatik”.

Mondravember ekimenak arrasatearren artean laguntza ekonomikoa lortu zuen azaroan. Dirulaguntza hori CIC BioGUNE zentrora zuzendu du, ikertzaileek prostata minbiziaren aurka iker dezaten.

Ekimen herritarrak gero eta dirulaguntza handiagoa lortzen du arrasatearren artean urterik urte:

  • 2017an 350 €
  • 2018an 1.200 €
  • 2019an 4.000 €

“Urterik urtera hobetuz goaz – baloratu du Mondravemberrek – ea aurten hobetzerik daukagun”. Halaber, esker ona azaldu du “eskerrik asko bihotzez eman nahi dizkiogu Arrasateko herriari bere ekarpenagatik”. Eskerrik asko ere Mondraberritik Mondravemberri boluntario lan guztiagatik!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen