Minbiziaren aurkako ekimena, ekitaldi osasungarria egin du gaur goizean. Urtero legez, herritarrengandik jasotzen ari den laguntza ekonomiko guztia CICBiogune ikerkuntza zentrora zuzenduko du.
Udalatx eta Besaideko argazkiak: Mondravember.
Urteroko ohitura osasungarriari jarraituz, ekimen arrasatearreko hainbat lagun Udalatxera edo/eta Besaidera igo dira gaur goizean, eguraldia lagun. Euskaraldiaren aldeko aldarria ere mendiraino eraman dute.

Ondoren, Monterron parkean, lagun gehiagorekin batera, familia-argazkia egin dute. Covid-aren ondorioz, aurten ezingo dute bazkaririk edo bestelako ekitaldirik ospatu, baina zailtasunak zailtasun, laguntza ekonomikoa lortzeko, kamisetak, sudaderak, errifak, txapak,… saldu dituzte herritarren artean.
Oraindik garaiz zabiltz minbiziaren aurkako ekimen honi laguntzeko: ekarpen ekonomiko bat egiteko borondatea idatzi mondravember@gmail.com helbidera.

Kontuan hartzekoa da jasoko den diru guztia CICBiogune ikerketa zentrora zuzenduko dela, hain zuzen, minbiziaren kontra ikertzen duen zentrora.
Herritarrek goian aipatutako emailean ere idei berriak plantea ditzakete, ekimenean parte hartzeko prestasuna agertu,… Izan ere, Mondravember zabalik dago eta talde irekia da.

Albistea osatzen gabiltza