Partidu eroa zaleek ikusi dutena gaur arratsaldean Musakolan. Mondratek eta Soloarte taldeak bosna berdindu dute, baina biek garaipena eskuratzeko aukera izan dute.
Partidu eroa zaleek ikusi dutena gaur arratsaldean Musakolan. Mondratek eta Soloarte taldeak bosna berdindu dute, baina biek garaipena eskuratzeko aukera izan dute. Ahaleginak egin dituzte Jon Zabalaren mutilek lehen minututik aurrean jartzeko markagailuan, baina defentsaren bi utsegite aprobetxatuz bi gol egin die Soloartek 10. minutu aldera. Arrasatearrek ez dute amorerik eman, eta Uribesalgok(2) eta Kevinek egindako hiru golekin markagailuan aurretik joan dira atsedenaldira (3-2).
Ez da lasaiagoa izan bigarren zatia. Soloartek epaileak bere alde seinalatu duen penaltya aprobetxatu du partidua berdintzeko, baita jarraian izan duen aukera aurretik jartzeko. Arrasatearrek borrokatzen jarraitu dute, eta Uribesalgok eta Rasok lortutako golekin erantzun dute. Hala ere, etxekoek ezin izan dute garaipena ospatu, azken minutuan Basauriko taldeak norgehiagoka berdidu duelako (5-5).