Euskadiko Futbol Federakundeak bere eskumenaren menpe dauden txapelketa guztietako partidak bertan behera uztea erabaki du.
Mondrateren eta Usansoloren artean larunbatean jokatu behar zen
partidua bertan behera gelditu da. Euskadiko Futbol Federakundeak
bere eskumenaren menpe dauden txapelketa guztietako partidak bertan
behera uztea erabaki du COVID-19aren ondorioz, gaurtik hasita eta
informazio gehiago izan arte (Hirugarren Maila, Gazteen
Nazional Liga, Gazteen Euskal Liga, Kadeteen Euskal Liga, Emakumeen
Euskal Liga eta Areto Futboleko Hirugarren Maila eta Euskal
Liga).
Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Futbol
Federazioak emandako aholkuak kontutan hartuta, neurri hauek hartzea
dela egokiena uste du. Euskadiko Futbol Federakundeak azaldu duenez
“sor daitezkeen eragozpen eta kalteak sentitzen ditugu, baina gure
pertsona federatuen, zuzendaritza kideen, eta zaleen segurtasun eta
osasun handiagoa izan dezaten, osasun agintari eskudunen gomendioak
jarraitzea erabaki dugu”.