Mondratek Musakolan galdu du Kukuyagaren aurka

0
362

Areto futboleko Mondrate taldeak Kukuyaga Etxebarriren aurka jokatu du gaur arratsaldean Musakolako kiroldegian. Arrasateko taldea 2 goleko aldearekin iritsi da atsedenaldira. Lehen gola Eros Chinarrok egin du, eta bigarrena, penaltiz, Julen Estrellak. Baina bigarren zatian Kukuyaga partiduari buelta emateko gai izan da. Mondratek gol bat gehiago sartzea lortu duen arren, hirugarrena Mikel Elizaren eskutik, Kukuyagak lau gol kateatu ditu eta garaipena lortu du. Denboraldiko lehen porrota izan da, Eskoriatza eta Albardero-Rivabellosaren aurka irabazi ondoren.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen