Mondratek Musakolan galdu du Antiguokoren aurka

0
210

Mondrate Gabonetako etenaldiaren ondoren lehiaketara itzuli den beste taldeetako bat da. Musakolan jokatu du arratsaldean Antiguoko KE D4 Reformas taldearen aurka. Arkaitz Riveraren jokalariek ez dute euren eguna izan eta 2-6 galdu dute.

Lehen zatian maldan gora jarri zaio partidua Mondrateri. Antiguoko berehala aurreratu da markagailuan, eta arrasatearrak saiatu diren arren, galtzen joan dira atsedenaldira 2-4. Mondrate taldearen golak Eros Chinarrok penaltiz eta Mikel Elizaranek sartu dituzte. Bigarren zatian Antiguokoren beste bi gol iritsi dira.

Arkaitz Rivera entrenatzaileak azaldu duenez, “ez da gure eguna izan. Antiguokok estrategia gol batzuk egitea lortu du eta epaileek ere ez dute lagundu, bai guri eta baita aurkariari ere. Bigarren zatira falta askorekin joan gara eta horrek eragina izan du gure jokoan. Nahiz eta aukera batzuk izan ditugun eta ez dira golak heldu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen