Mondratek iaz irabazi zuen ligako garaikurra eskaini ahal izan du azkenean bere zaleei, Hirugarren Mailara igotzea ekarri ziona. Lagun Onak taldearen aurka jokatu duen partidua hasi aurretik saria eskaini dio Musakola kiroldegiko harmailetan bildu den jarraitzaileei. Horrez gain, Iker Uribesalgok iazko jokalari onenaren garaikurra jaso du, eta Jokin Zeziagak golegile onenaren saria.
Norgehiagokari dagokionez, Mondrate nagusi izan da partidu osoan zehar. Partidua hasi eta berehala iritsi da Mondrateren lehen gola. Atsedenaldira hirurekin iritsiko zen lehena (3-0). Bigarren zatian, Arrasateko taldeak ez dio aurkariari aukerarik eman eta beste bi gol sartu dizkio (5-0).