Mondratek Leioako Irabakiri irabazi dio Musakolan (4-3)

0
186

Mondratek Leioako Irabakiren aurka jokatu du gaur goizean Musakolako kiroldegian. Normalean larunbatetan arratsaldeko 16:30ean etxean jokatzen duten arren, gaur ordutegia aldatu dute Inauteriak direla eta.

Partidu oso eroa izan da, non Mondrate denbora guztian atzetik markagailuan ibili den arren, garaipen berri bat eskuratzea lortu du. Partidua amaitzeko 8 minutu falta zirenean, markagailua 3 golera berdinduta zegoenean, Mondratek garaipenaren gola egin du.

Arkaitz Riverak azaldu duenez, “Leioako taldeak lortutako hiru golak gure akatsen ondorio izan dira, talde bisitariak ez baitu aukera gehiagorik izan. Gure aldetik, gol aukera asko izan arren, asko kostatu zaigu garaipena lortzea.”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen