Mondratek Jarrilleros taldeari irabazi dio Musakolan (5-4)

0
383

Gaur arratsaldean Musakolako kiroldegian jokatu da Mondrate eta Jarrilleros taldeen arteko 3. Mailako areto futboleko partidua. Bi taldeak sailkapeneko erdigunean kokatuta daude, horregatik, garrantzitsua izan da partidua bi taldeentzat. Mondrate nagusi izan da une oro, erasoan eta defentsan.

Azkar aurreratu da markagailuan, Jokin Zeziagaren “Zezi” gol bati esker. Ondoren ezusteko batean berdindu diete partidua. Hortik aurrera, gol askoko partidua izan da, baina etxekoak nagusitu dira, 5-4 irabaziz. Arrasateko taldeko golak Zezi (3), Eros eta Julenek sartu dituzte.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen