Mondratek igoera play-offean plaza bat lortzeko borrokan jarraituko du Elorrion

1
469

Gure taldeen artean liga erregularra oraindik amaitu ez duen bakarra areto futboleko Mondrate da. Liga amaitzeko bi partida falta direnean, Mondratek oraindik aukera guztiak ditu Bigarren B Mailako igoera fasea jokatzeko.

Geratzen zaizkion bi finaletatik lehena larunbatean jokatuko du Elorrioko Buskantzaren aurka, 16:30ean, Elorrioko Udal Kiroldegian. Elorrioko taldea hamalaugarrena da sailkapenean. Gainera, Mondratek etxean jokatutako azken lau partidetatik hiru irabazi ditu eta azkena Laskorain taldearen aurka berdindu du Musakolan. Azken hau Julen Otxandianok entrenatutako mutilen aurkari zuzena.

Denboraldiko azken partida ekainaren 5eko asteburuan jokatuko dute, Arrasaten, Eskoriatzaren aurka. Bigarren B Mailara igotzeko play-offean sartzeko borrokan ari den taldea. Mondratek bere sare sozialetatik Elorriora hurbiltzera animatzen ditu bere zale guztiak taldea animatzeko.

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen