Mondratek igoera faseko liderraren aurka berdintzea lortu du (3-3)

0
167

Jon Zabalaren taldea kapaz izan da aurkako markagailua berdintzeko. Iker Uribesalgok bi gol sartu ditu. Datorren jardunaldian talde zuri-moreak Otxartaberen aurka jokatu du.

Igoera faseko lehen bi taldeek elkarren aurka jokatu zuten atzo arratsaldean Musakolan: Mondrate eta Jarrilleros Peñota Dental.

Portugaleteko taldea markagailuan aurretik jarri zen, baina arrasatearrak gai izan ziren behintzat berdinketa lortzeko. Horretan garrantzitsuak izan ziren Iker Uribesalgoren bi golak.

Partidua amaitzear zela, arbitroak Mondrateko jokalari bat kanporatu du, eta taldeak estu eta larri eutsi ahal izan dio berdinketari, besteak beste, Jimmy atezainari esker.

Orain arte igoera fasean garaipen bat, bi berdinketa eta porrot bat izan ditu taldeak, eta play-off-eko sailkapeneko bigarren taldea da.

Maiatzaren 2an Otxartaberen aurka jokatuko du Musakolan, Otxarkoagako taldea sailkapenaren erdialdean dagoela. Aupa Mondrate!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen