Mondratek igoera fasean 5 eta 8 galdu du Usansoloren aurka

0
207

Partiduaren hasieran Usansolok presioa goian egin du, baina Mondratek sistema hori gainditzen jakin izan du.

Hala ere, 13. minutuan, zoritxarreko jokaldi batean, kanpokoek baloi solte bat aprobetxatu dute, eta 0-1ekoa jarri dute.

Mondratek ez du amore eman, eta markagailuari buelta eman dio bi gol sartuta: Xabi Gorro├▒ogoitiaren gol batekin eta penalti bat baliatuta.

Hala ere, arbitroak Usansoloren aldeko erabaki polemiko batzuk hartu ditu, eta talde berdeak 4-2 aurreratu da.

Atsedenerako 9 segundo falta zirela, Zezik penalti bat gauzatu du, eta horrela atsedenera 3 eta 4koarekin iritsi gara.

Bigarren zatian usansoloarrek beste bi gol sartu dituzte (3-6), eta Mondratek hutsartea eskatu behar izan du.

Atezain-jokalari sistemarekin jokatzen hasi da, eta Erosek 4 eta 6koa sartu du. Horri esker taldeak ilusio handiagoa lortu du, eta gora egin du.

Partidua amaitzeko 4 minutu eta erdi falta zirenean, Erosek beste gol bat sartu du (5-6) eta berdinketa behintzat eskura zuen taldea. Zoritxarrez, Usansolok atezain-jokalari sistema aprobetxatu du eta bi gol sartu ditu (5 eta 8).

Hori izan da azken emaitza, eta Mondratek berdinketa eta porrot bana izan ditu orain arte Igoera Fasean. Datorren jardunaldian Leioan jokatuko du Ibarakiren aurka, animo Mondrate!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen