Mondratek igoera fasea jokatzeko txartela eskuratu du

0
453

Sustoz beteriko partida zirraragarri batean, Mondratek 6-4 nagusitu da Donipari taldeari, igoera fasea jokatzeko txarleta lortuz. Arrasatekoek igoera fasean postua ziurtatzeko aukera zuten eta ez dute huts egin zaleen aurrean. Denboraldi bikaina egin ondoren, 3. mailako bigarren sailkatu dira gaurko garaipenarekin. Jende asko bildu da Musakola kiroldegiko harmailetan eta giro bikaina egon da Mondrateren aldeko kantuekin.

Lehen zatia ondo hasi da etxekoentzat. 1-0 azkar jarri dira Mikel Elizaren golarekin. Handik gutxira Pasaia Donibanekoek partida azkar berdindu dute. Jokin Zeziagak ‘Zezi’ berdinketa hautsi du falta jaurtiketa ikaragarri batekin.

Ondoren, Mondrate izan da nagusi, baloia eta gol aukerak mantenduz. ‘Txikik’ hirugarren gola sartu du, markagailuko aldea handituz. Atsedenaldira iristear zirela, ezusteko kontraeraso batean aurkariek 3-2koa sartu du. Gol askoren ostean 3-2ko emaitzarekin joan dira atsedenaldira.

Bigarren zatia ez da oso ondo hasi etxekoentzat. Jokaldi polemiko batez gain, korner baten ostean Doniparik partida berdintzea lortu du, une batez igoera faserako sailkapena zailduz. Une horietan Arrasateko taldea lasai egon da eta bere jokoa egiten jakin du, azeleratu gabe, eta orduan, Iker Uribesalgoren ‘Uri’ izugarrizko asistentziaren ondoren ‘Txiki’k laugarren gola sartu du, etxekoak 4-3 aurretik jarriz. Baina eromena ez da une horretan amaitu, handik gutxira Donibaneko taldeak partida berdindu du berriro.

Azkenean, Erosek taldea aurretik jarri du berriro eta Txikik arratsaldea borobildu du bere hirugarren golarekin. Mondratek talde lan bikaina egin du liga biribiltzeko, Donipari 6-4 garaituz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen